XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EMAZTE BIRTUTETSU BATEK BIZI BEHAR DUEN ERAZ ETA SENARRA FALTA DENEAN PORTATU BEHAR DUEN ERAZ.

Bere senarra maite duen emazte birtutetsu batek, honen nahien arabera jokatu behar du, jainkozko izaki bat balitz bezalaxe eta, bere onespenarekin, bere gain hartuko du familia osoa zaintzeko zama.

Etxea garbi edukiko du, loreak txukundu eta ipini egingo ditu geletan, lurra ongi fregatua edukiko du, horrela etxebizitza guztiak garbitasun eta duintasun itxura emateko moduan.

Era berean, beti erabiltzeko prest edukiko dituen goiz, eguerdi eta gauerako opari ekitaldietarako beharrezko gaiak zainduko ditu lorategian.

Gainera bere santutegian jainko Larek gurtuko ditu, zeren, Gonardiyak dioen bezala, ezerk ez ditu gehiago lotzen etxeko nagusiaren bihotza eta bere emaztearena aurrez aipatutako arauak gordetzeak baino.

Senarraren guraso, adiskide, arreba eta zerbitzariei dagokienez, bakoitzaren merezimenduen arabera arituko da.

Lorategian leka berdeen landareak, azukre kaina eskukadak, otarrakada pikoak, mostaza landareak, perrexila, mirubelarra eta xanthoymus pietorious haziak ereingo ditu.

Lorategi horretan beste zenbait lore ere landatuko ditu, trapa bispinosa, basajazmina, gasminum grandifloruma, amaranta horia, jazmina, tabernamontana coronaria, nadyaworia, Txinako arrosa eta gehiago.

Era berean edukiko ditu bertan, belardi usaindua, andropogon choenanthus eta miricatus landare usaintsuaren hazia.